Hasiberriek maila polita erakutsi zuten Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2019ko urr. 28a, 09:44

Aurten, eta nobedade moduan, hastapeneko maila dago Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketan. Zenbait pilotari ez dira inoiz lehian ibili, eta, kategoria berri horri esker, antolatzaileek nahi dute pilotariek txapelketan hastea apur bat errazagoa izan dezatela. Lehen partidak Larrabetzun jokatu dira asteburuan eta hasiberriek maila polita erakutsi zuten.

Orotara, zortzi partida izan dira, eta emaitzak, oso parekatuak: Izarne Elezkano 14 / Itxaso Gonzalez 18; Ainara Orue 4 / Jaione Uranga 18; Ainara Navarro 10 / Izarne Oiarzabal 18; Irantzu Rubio 9 / Irati Usandizaga 18; Paula Iturbide 18 / Eider Plazaola 9; Garazi Elorza 18 / Irati Blazquez 7; Juncal Gonzalez 8 / Jone Mateo 18; Oihana Laresgoiti 10/ Haizea Maripan 18.    

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).