Bizkargi Larrabetzuko dantza taldeak bost urte bete ditu aurten eta gaur ospatuko du herrian. 19:00etan, dantza-kantu-poteo musikatua egingo da, Gibelurdinek taldeak girotua. Ostean, 20:00etan, Tio Teronen Semeak taldeak dantza ikuskizuna eskainiko du. Hori bukatutakoan, Gibelurdinek taldeak berriro hartuko du lekukoa. Azkenik, dantzariek dantza-kantu-poteoa eta pintxoak emango dituzte Anguleri kultur etxean, 22:30ean.