Leire Etxanizek Patri Espinarren kontra jokatuko du Emakume Master Cup Lau eta Erdiko finala

Aikor aldizkaria 2019ko abe. 2a, 11:40

Asteburu honetan jokatu dira Galdakaoko Kurtzea frontoian Emakume Master Cup Lau eta Erdiko finalerdiak eta gure ordezkariek emaitza desberdinak lortu dituzte pilota goxoa mailan. Batetik, Olatz Arrizabalagak 7 eta 18 galdu zuen Patri Espinarren kontra; eta bestetik, Leire Etxanizek garaipena lortu zuen (18 eta 2) Iera Agirreren aurka. Irabazle biek finala jokatuko dute Barakaldon, abenduaren 15ean.

Iaz, Espinarrek eta Arrizabalagak finala jokatu zuten eta aurten oso finalerdi erakargarri bat jokatu dute. Espinarrek sendo hasi zuen partida eta horrek konfiantza eman zion Usansolokoari. Olatzek aldea apur bat murriztea lortu arren, azkenean ezin izan zion arerioak erakutsitako mailari aurre egin. Beraz, aurtengo finalerdiak iazko finalaren emaitza berbera izan du.

Beste finalerdian, aldiz, Leire Etxaniz Olarreta taldeko kideak hartu zuen mendean Iera Agirre nafarra. Etxaniz oso kontzentratuta atera zen kantxara eta argi eta garbi irabazi zuen norgehiagoka. Agirrek partida bat jokatu zuen bezperan, eta agian horregatik ezin izan zuen bere ohiko maila erakutsi.  

 

Pilota mistoko finala

Horretaz aparte, Emakume Master Cup txapelketaren pilota mistoa kategoriako  finalerdiak ere jokatu dira asteburu honetan. Batean, Miriam Arrillaga 5 eta 18 irabazi zion Leire Garairi; eta bestean, Miren Larrartek, 18 eta 13, Laia Salsamendi gazteari. Hortaz, gipuzkoar biek, Arrilagak eta Larrartek, jokatuko dute finala Barakaldon, abenduaren 15ean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).