Larrabetzuko Udalak “Bizi-kalitatea guztientzat eskuragarri” kanpaina jarri du martxan

Aikor aldizkaria 2019ko abe. 2a, 13:01

Larrabetzuko Udalak zahartzaroari buruzko hausnarketa egin du eta, horren haritik, “Bizi-kalitatea guztientzat eskuragarri” programa jarri du martxan, Gure Etxea eta Osakidetzarekin batera. Programak ebaluazio psikosozialak eskainiko ditu, bizi kalitatea era pertsonalizatuan zelan hobetu jakiteko.

Ebaluazioak 65 urte baino gehiago dituzten lagunei egingo zaizkie eta doakoak izango dira. Programan parte hartzeko, 945 560 111 telefonora deitu behar da, edo e-maila contacto@ubikare.io helbidera bidali. Guztira, 30 azterketa egingo dira. “Larrabetzun bizi diren biztanleen % 18 65 urtetik gorako pertsonak dira. Horregatik, pertsona guztien beharrizanak ezagutzeko beharrezkoa da interbentzio zabalago bat egitea. Horrela, pertsonen bizi-kalitatea hobetu nahi dugu, osasunez betetako bizitzako urteak luzatuz eta menpekotasuneko urteak murriztuz”, adierazi du udalak zabaldutako oharrak.

Programa fase batzuetan egingo da. Lehenengoz, elkarrizketa pertsonalak egingo dira, bakoitzak bizi duen errealitate konkretua ezagutzeko. Bigarrenez, osasun zentroko pertsonek, udaleko gizarte-langileek eta Ubikare enpresak (balorazioak egingo dituenak) balorazioaren emaitzak aztertuko dituzte. Hirugarrenez, ekintza plana proposatuko dute, parte-hartzaileen autonomia hobetzeko asmoz. Eta azkenik, txosten pertsonal bat emango zaie parte-hartzaileei.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).