Larruzko Paletako II. Bizkaia Torneoa barikuan hasiko da Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2019ko abe. 10a, 10:46

Bizkaiko Foru Aldundiak bigarrenez antolatu du Andrazkoen Larruzko Paletako Bizkaia Torneoa. Lehiaketari barikuan, abenduak 13, emango zaio hasiera Larrabetzun, eta finala urtarrilaren 4an izango da Bizkaia Frontoian.

Txapelketan lau bikotek hartuko dute parte. Larrabetzun, partida bi jokatuko dira 19:30etik aurrera: Leire Galdos eta Leire Etxaniz, Ane Isasmendiren eta Laura Saezen kontra; eta Amaia Irazustabarrena eta Amaia Araiztegi, Ane Maizaren eta Maider Mendizabalen kontra. Partidak horiek izan ezik, beste guztiak Bizkaia Frontoian izango dira. Abenduaren 20an, 19:30ean, Galdos eta Etxaniz Irazustabarrenaren eta Araiztegiren kontra arituko dira lehian; eta Isasmendi eta Saez, Maizaren eta Mendizabalen aurka. Hurrengo partidak abenduaren 27an jokatuko dira: Galdos eta Etxaniz, Maizaren eta Mendizabalen aurka; eta Irazustabarrena eta Araiztegi Isasmendiren eta Saezen kontra. Finala urtarrilaren 4an izango da eta ETBk emango du. Pilotariei kirol-kontratua egingo zaie.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).