“Bertokoa indartuz” kanpaina eta skate-pista, Larrabetzun

a: Larrabetzuko Udala 2019ko abe. 11a, 13:12

Kanpainaren harira, Iker Sagastigordiak lehenengo saria irabazi du: 180 euro balio duen Errigora produktuz betetako saskia. Bestalde, skate-pista txikia atondu da eskolan.

Larrabetzuko Udalak herriko merkataritza sustatzeko kanpaina bat ipini zuen martxan. Kanpaina “Bertokoa indartuz” da, eta dendetan eta zerbitzuetan 10.000 txartel banatu ziren zozketa batean parte hartzeko. Lehenengo saria 8.075 zenbakia duen txartelerako izan da, eta hori Iker Sagastigordiak eskuratu zuen Jagon Fisoterapia establezimenduan. Sagastigordiak 180 euro balio duen Errigora produktuz betetako saski bat jaso du saritzat. Gainera, zenbaki saridunaren azken hiru zifrekin bat datozen txartelek ere izan dute saria: 50 euroko saskia, hain zuzen ere.

Bestalde, udalak herritarren eskaerari erantzun dio, eta skate-pista txiki bat ipini du eskolan. Eskaera 2019rako aurrekontuetan jaso zuten, eta skate-pista atontzera 12.100 euro bideratu dituzte.