Bileran, jolasak-eta egin zituzten. Gainera, umeek udaletxea bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten alkatearen eskutik: langileak, artxiboa, gelak… Era berean, Gazteluk udal-batzarrak nola egiten diren azaldu zien eta umeek hainbat proposamen egin zituzten. Otsailaren 14an hurrengo bilera egingo dute.