Aintzaldun daigun Agate Deuna

a: Idoia Andres 2020ko ots. 5a, 10:19

Atzo, otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera izan zen eta hori Euskal Herri osoan ospatzen da. Kintoak, eskolak, kuadrillak eta abesbatzak kalera atera ohi dira makila lurrean jo eta Santa Agedaren koplak abestera. Makila-hotsak Txorierrin ere entzun genituen atzo, besteak beste, Larrabetzun.