“Azken 10 urteotan, hainbat ekintza egin dira herrian, memoria historikoa berreskuratzeko. Hori dela eta, gune finko bat atontzea pentsatu genuen. Prozesu parte-hartzaile bat eratu genuen eta Stoa enpresa kataluniarrarekin ipini ginen harremanetan, memoria historikoari eusteko guneak diseinatzen esperientzia dutelako, adibidez, Elgetan eta Gernikan. Dena dela, lanean jarraituko dugu eta interpretazio-zentroa ez da amaiera izango, abiapuntua baizik”.
Bestetik, martxoaren 2tik 13ra bitartean, “Gogoan hartzeko izenak” erakusketa izango da Anguleri Kultur Etxean. Martxoaren 2an, bisita gidatua egingo da 19:00etan.