Done Jakue Bidearen Borondatezko Zaintzaileen Elkarteak eta Larrabetzuko Udalak lankidetza-ituna berretsi dute

Aikor aldizkaria 2020ko ots. 28a, 14:57

Akordioari esker erromesentzako aterpetxea berriro irekiko da 2020an, martxotik urrira bitartean hain zuzen ere.

Hitzarmenean jaso denez, udalak Errebale jauregian atondutako aterpea ipiniko du elkartearen eskura, eta horrek instalazioak zaintzea eta erromesak artatzea izango ditu ardura. Aterpean, egunero 22 lagun hartzeko lekua dago, baina beste 10 leku gehiago eskaini daitezke. Bestalde, elkarteak 500 euro emango dio udalari uraren eta argiaren urteko gastuak ordaintzeko, eta aterpea mantentzeko beharrezkoak diren gastuak ere ordainduko ditu, hala nola garbiketa, botikina eta tresneria. Iaz 3.500 lagunek baino gehiagok lo egin zuten Larrabetzuko aterpean.      

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).