Arrizabalaga, pilota mistoaren lehen finalera

Aikor aldizkaria 2020ko mar. 9a, 09:48

Olatz Arrizabalagak (Olarreta pilota elkartea) eta Gentzane Aldaik 22 eta 11 irabazi zieten atzo Beasainen Amaia Aldairi eta Arrate Bergarari. Ondorioz, pilota mistoaren lehen finala jokatuko dute martxoaren 29an, Irunen. Finalean, Miren Larrarteren eta Olatz Ruiz de Larramendiren kontra ibiliko dira.  

Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren antolatzaileen esanetan, nahiz eta orain arte pilota goxoa erabilita jokatu, Arrizabalaga eta Aldai ondo baino hobeto moldatu dira pilota mistora eta oso bikote sendoa osatzen dute. Bestalde, hurrengo larunbatean pilota goxoaren finalerdiak izango dira Elgoibarren.