Txakolinaren Eguna martxoaren 29an ospatzeko asmoa zuten Larrabetzun, baina, Iñigo Gaztelu alkateak jakinarazi duen moduan, ekintza bertan behera uzteko erabakia hartu dute, koronabirusa zabaltzea geldiarazteari laguntzeko. Txakolinaren Egunean 900 lagun inguru batu ohi dira Larrabetzun. Gazteluz azaldu duenez, Txakolinaren Eguna maiatzean edo ekainean egitea aztertzen dabiltza, pandemiaren bilakaera zein den.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).