Koronabirusa

Larrabetzuko aterpea, Osakidetzaren esku

Aikor aldizkaria 2020ko api. 3a, 18:02

Larrabetzuko Udalak Osakidetzari eskaini dio erromesen aterpea. Besteak beste, 18 ohe eta dutxa batzuk daude bertan. Iñigo Gaztelu herriko alkateak, Youtube webgunean eskegitako bideo batean egin du adierazpena. “Egoera larri horri aurre egiteko, Osakidetzari eta bere langileei utziko diegu aterpea, behar izanez gero. Guztion artean, aurrera egingo dugu”, esan du Gazteluk.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).