Larrabetzuko Udalak Bertokoa indartuz, gora bertoko komertzioa izenburua duen bandoa argitaratu du, herriko merkatariei eta baserritarrei eskerrak emateko. Udalak aintzat hartu du langile horiek COVID19ak eragindako krisian lanean jarraitzea. “Besarkada bero eta txalo zaparrada handi bat gure merkatari, nekazari eta baserritarrentzat. Egunero-egunero, Larrabetzuko auzokideoi zerbitzua ematen jarraitzen dute. Zerbitzu horiek barik ezinezkoa litzateke aurrera egitea”, adierazi du.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).