Prozedurak sei aldi izango ditu. Kontsulta-aldia maiatzaren 15era arte egongo da zabalik, eta hainbat modu izango dira memoriari ekarpenak egiteko eta berari buruzko iritziak emateko: aurrez aurre, udaletxera eramanda eta egoitza elektronikoaren zein posta elektronikoaren bidez (udala@larrabetzu.eus). Dirulaguntzen ordenantzak aldatzeko aurreproiektua maiatzaren 23tik ekainaren 5era bitartean ipiniko da irakurgai udal-webgunean. Herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko, bide hauek erabiliko dira: aurrez aurre, udaletxera eramatea, egoitza elektronikoa eta aurreko lerroetan adierazitako posta elektronikoa.
Testua ekainaren 17ko batzordean aurkeztuko da, hari buruz eztabaida dezaten, eta ordenantza berriak ekainaren 24ko osoko bilkuran onartuko dira. Bestalde, ordenantzak uztaileko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, eta behin betiko onarpena abuztuan jakinaraziko da.
Ibilgailuen gaineko zerga
Beste aldetik, Larrabetzuko Udalak onartu du 2020. urterako trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga kobratzeko epea luzatzea. Zerga uztailaren 31ra arte ordaindu ahalko da.
COVID-19aren gaineko azken datuak Txorierrin hemen.