Belarrinaga auzoko ur-hornidurako sarea berritzeko lanak esleitu dira

a: es.wikiloc.com 2020ko mai. 15a, 13:13

Larrabetzuko Udalak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, URRE enpresak Belirranaga auzoko ur-hornidurako sarea berritzeko bigarren fasearen lanak egingo ditu. Orotara sei enpresak aurkeztu zuten proposamena eta URRE eraikuntza enpresarenak lortu zituen puntu gehien. Lanek 82. 742 ( % 21eko BEZa barne) balioko dute eta lau hilabete iraungo dituzte, obraren zuinketaren egiaztapenaren akta sinatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Lehenengo faseari jarraipena emanez, bigarren fasean fibrozementuzko zatien ordez 63 mm-ko Dentsitate Handiko Polietileniko (HDPE) tutuak ipiniko dira eta gaur egungo HDPE sarearekin lotuko dira, auzoko 10. zenbakitik 14. zenbakira bitarteko baserriak hornitzeko.