“Udaletxean dei ugari jaso dugu Larrabetzuko osasun-etxea noiz irekiko duten galdetzeko. Prentsan irakurri dugu, halaber, lehen mailako arretako zentroak garrantzitsuak izango direla kasu berriak detektatzeko”. Larrabetzuko agintariek aintzat hartu dute “Eusko Jaurlaritza normaltasunera itzultzen ari dela eta oinarrizko eta gertuko zerbitzu medikua ezinbestekoa dela osasuna ziurtatzeko”.
COVID-19 birusak eragindako krisi honetan, Larrabetzuko osasun-zentroa (Bizkaiko hainbat udalerritakoa bezala) itxita egon da eta, bere ordez, larrabetzuarrek Galdakaoko ospitalera joan behar izan dute. Udalari “egoera hau irailera arte luzatu nahi den zurrumurrua” iritsi zaio eta horregatik erabaki du gutuna idaztea.
Kexa bat Kutxabank-i
Bestetik, udalak jakinarazi du hainbat herritar kexatu direla, Kutxabankeko herriko bulegoa itxita dagoelako. “Gure aldetik, lehenengo urratsa hau da: kutxaren erreklamazio orri ofiziala auzotar guztien eskura jarriko dogu. Estankoan edo esteka honetan lor daiteke:: https://portal.kutxabank.es/cs/Satellite/kb/eu/partikularrak/web/servicio-atencion-al-cliente-/generico