Koronabirusa

Konfinamenduan egindako sormen-lanak batuko dituzte Larrabetzun memoriarako altxor gisa

Aikor aldizkaria 2020ko mai. 26a, 11:38

Umeek, gazteek zein helduek sormen-lan asko egin dituzte etxealdian, eta Larrabetzuko Udalak eta hango Umeen Kontseiluak horiek guztiak jaso nahi dituzte, herriaren memoriaren parte bihur daitezen. Lanak ekainaren 30era arte jasoko dira.

Edozein motatako lanak izan daitezke: margolanak, edozein materialez egindako eskulturak eta eraikuntzak, idazlanak, abestiak, argazkiak, bideoak, esperimentuak, errezetak…; eta edozein formatutan egindakoak: teknologia berriak erabilita, audioa, bideoa, argazkia… Era berean, bakarka zein familian gauzatutako ekintzak izan daitezke. Ahal denean, antolatzaileek sormen-lan guztiak ikusgai ipintzeko asmoa dute, ekimena elkargune bihurtu nahi dute eta.

Lanak ekainaren 30era arte batuko dira eta bide bi egongo dira horretarako: lan digitalak konfinamendukoaltxorrak@gmail.com helbidera bidali beharko dira, eta lan fisikoak Errebale jauregian batuko dira ekainaren 29an eta 30ean, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).