Prentsa-ohar baten bidez jakinarazi dutenez, Larrabetzuko Udalak orotara 52.344 euroko dirulaguntza emango du aurten. Diru-partida hainbat sektoretara zuzenduko dituzte, hala nola, kirolera, kulturara, euskarara eta beharrizana duten familiengana.
Zehatz-mehatz, 18.787,84 euro banatuko dituzte herriko kirol-elkarteen artean, eta 17.560 euro, kultur elkarteen artean. Era berean, 2.478 euro erabiliko ditu beharrizana duten familiek egindako eskaerei erantzuna emateko; 460 euro, putzu septikoak garbitzen laguntzeko; eta 1.058 euro, euskara ikasten laguntzeko. Bestalde, gurasoen elkarteak 9.000 euro jasoko du; Gure Etxeak, 2.500 euro; eta Harrera elkarteak, 500 euro.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).