Partidak uztailaren 10ean izango dira herriko frontoian, 19:30etik aurrera. Pilotari hauek arituko dira: Alberdi – Ibai Zabala vs Salaberria – O. Etxebarria; eta Master Caixabank torneoaren barruan, Ezkurdia – Aranguren vs Elezkano II – Aretxabaleta. Sarrerak 20 euro balio du aurretik erosten bada (www.entradasfron ton.com) , eta 25 euro, leihatilan erosiz gero. Larrabetzuko Udalak antolatutako ekintza da.