Arrizabalagak arantza kendu du Plazandreak txapelketan

Aikor aldizkaria 2020ko uzt. 6a, 11:13

Joan den barikuan, Plazandreak-Laboral Kutxa udako torneoaren lehen saioa izan zen Irunen eta Olatz Arrizabalagak (Olarreta Larrabetzuko pilota elkartea) Emakume Master Cup txapelketa galdu izanaren arantza kendu zuen bertan, Olatz Ruiz de Larramendiri 12 eta 3 eta 12 eta 4 irabazi zion eta; Ruiz de Larramendik eta Leire Garaik osatutako bikotea Emakume Master Cup txapelketan nagusitu zen Arrizabalagak eta Gentzane Aldaik osatutakoari 14 eta 22 irabazita. Hala ere, Plazandreak txapelketaren lehen saioan, Arrizabalagak ez zion aukerarik eman Ruiz de Larramendiri, aurreko koadroetan askoz hobeto mugitzen dela erakutsita.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).