Eskupilota topaketa Larrabetzuko frontoian

Aikor aldizkaria 2020ko uzt. 7a, 09:32

Barikuan, uztailak 10, izango da eta eskola hauek hartuko dute parte: Lea Ibarra, Zaratamo, Lezama, Markina, Txukun Lakua, Larrabetzu eta Zeanuri. Aurre-benjaminen eta benjaminen partidak 16:00etan izango dira; kimuen partidak, 17:00etan; eta umeen eta kadeteen partidak, 18:00etan. Halaber, 19:00etatik aurrera kopaua egongo da, zozketa eta pilotariekin argazkiak egiteko aukera. Sarrera doakoa izango da umeentzat eta 20 euro balioko du gurasoentzat.

Bestalde, pilotari profesionalen partidak egongo dira 19:30etik aurrera. Alberdik eta Ibai Zabalak osatutako bikotea Salaberriak eta O. Etxebarriak osatutako bikotearen kontra arituko dira; eta Master Caixabank torneoaren barruan, Ezkurdia eta Aranguren, Elezkano II.aren eta Aretxabaletaren kontra. Sarrerak www.entradasfronton.com webgunean ipini dira salgai.