Ekitaldi feminista, bihar, Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2020ko uzt. 8a, 16:40

Zutunik Larrabetzuko talde feministak ekitaldi bat antolatu du biharko, uztailaren 9rako. Horrela, Euskal Herriko Koordinadora Feministak antolatu duen "Bizitzak erdigunean" kanpainarekin egiten dute bat, zaintza sistema publiko eta komunitario bat aldarrikatzeko. 19:00etan gelditu dira Zubitalde auzoko parkean, emakumeen zirkulua osatzeko. Beranduago, 20:00etan, poteoa egingo dute herrian.