Zentzumen-ibilbidea Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2020ko uzt. 10a, 14:47

Larrabetzuko Umeen Kontseiluak zentzumenei lotutako ibilbidea atondu du udarako. Hala, ukimena, usaimena, dastamena, ikusmena eta entzumena zorroztuz, herriko hainbat gune gozatzeko proposamena egin die herritarrei.

Besteak beste, ordua jotzear dagoenean eliza aurrean begiak itxi eta kanpai-hotsak aditzeko aholkua eman dute; eraikin zaharretako harrien koloreei eta formei erreparatu; Gaztelumendira igo eta ikuspegiaz disfrutatu; Goikolexea ondoko errekatxoan oinak eta eskuak busti; Belarrinaga inguruko zuhaitzen enborrak ukitu; eta lorategiak begiratu eta usaindu. Era berean, euren zentzumen-esperientzia izatera animatu dituzte larrabetzuarrak. Zentzumen-ibilbidea eskuorri batean jaso dute eta hori udaletxean, liburutegian, okindegian eta estankoan dago eskuragarri.     

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).