Futbol-zelaia 2014an berritu zen, baina, Larrabetzuko Udalak jakinarazi duen moduan, iaz arazoak antzeman zituzten soropil artifizialean. Arazoek lurraren egonkortasunari eragiten zioten eta, ondorioz, han jokatzea arriskutsua zen. Udalak harremanetan ipini zen berritze-lanak egin zituen enpresarekin eta horrek aitortu zuen fabrikazio-arazoa egon zela eta arazoak beste futbol-zelai batzuetan ere izan zirela. Udalak eta enpresak adostu dutenez, bigarrenak futbol-zelaia osorik berrituko du eta kalitate handiagoko beste soropil bat ipiniko du. Gainera, orain dela sei urte ordaindutakoaren aldean, prezioa % 60 merkeago utzi dio udalari. Horrek 51.000 euro ipini ditu lanetan eta soropil berriak 11 urteko bermea izango du. Lanak uztailaren 31rako amaituta izatea aurreikusi da.