Besteak beste, datu hauek jasoko dira inbentarioan: bideen hasiera eta amaiera, luzera, zabalera, egoera, zein bide mota den, kokapena eta muga, ezaugarri fisikoak, azpiegiturarik dagoen, argazkiak eta planoak. Lana 2021ean amaitzea espero da.
Larrabetzun ez dago bide publikoen katalogorik eta hango udalak bideen inbentario ofiziala egin nahi du. Katalogoaren helburuak dira bide publikoen udal-inbentarioa antolatzea, eguneratzea, idaztea, berrantolatzea eta digitalizatzea. Katalogoaren aurreproiektu grafikoa jendaurrean ipini da eta 45 eguneko epea egongo da, nahi duenak ohartarazpenak eta iradokizunak egiteko.