Andra Mari kalea, bakarrik oinezkoentzat

Aikor aldizkaria 2020ko ira. 30a, 09:10

Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, bihartik aurrera bakarrik oinez ibili ahalko da Andra Mari kaleko 3. zenbakitik 23. zenbakiraino. “Oinezkoak dira mugikortasun jasangarriaren mailarik ahulena eta babesgabeena, baita preziatuena ere. Izan ere, denok gara oinezkoak, baina batez ere adineko pertsonak, mugikortasun murriztua dutenak eta abar. Horiek babestu behar ditugu”, adierazi dute. Beraz, umeek zein gazteek eta helduek bizikleta edo patinetea eskuan daramatela gurutzatu beharko dute kalea.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).