Larrabetzuko hilerria urriaren 23tik azaroaren 8ra arte egongo da zabalik

a: Larrabetzuko Udala 2020ko urr. 14a, 08:56

Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, Domu Santu Eguna dela eta, herriko hilerria urriaren 23tik azaroaren 8ra arte egongo da zabalik. Bestalde, gogora ekarri duen moduan, hilerrian nahitaezkoak dira maskara erabiltzea eta segurtasun-distantziari eustea. Urteko gainerako egunetan beharrezkoa da giltza udaletxean eskatzea, hilerrira sartu ahal izateko.