Iturbidek maila izugarria erakutsi zuen etxean

Aikor aldizkaria 2020ko urr. 19a, 10:15

Atzo LABORAL KUTXA Emakume Master Cup-aren lehen partidak jokatu ziren Larrabetzun, eta, antolatzaileek eurek adierazi zuten moduan, Paula Iturbide larrabetzuarrak maila bikaina erakutsi zuen, partida guztiak irabazi zituen eta. Iturbide Txokoan Larrabetzuko pilota elkarteko sortzaileetako bat da.

Hauek izan ziren emaitzak: Irantzu Rubio vs Letxun Pardo (4-18), Letxun Pardo vs Paula Iturbide (17-18), Irantzu Rubio vs Paula Iturbide (15-18), Jone Aguayo vs Uxue Hernandez (7-18), Uxue Hernandez vs Ainara Berasaluze (18-8), Jone Aguayo vs Ainara Berasaluze (11-18),  Paula Iturbide vs Ainara Berasaluze (18-5), Letxun Pardo vs Uxue Hernandez (18-15) eta Paula Iturbide vs Letxun Pardo (18-7). Hurrengo partidak Larrabetzun bertan eta Gordexolan izango dira datorren asteburuan.