Udalak jakinarazi duenez, alkatetzaren dekretuaren bidez onartu da herriko dendariei, ostalariei eta autonomoei dirulaguntza ordaintzea. Dirulaguntzak onuradunei COVID-19ak sortutako kalte ekonomikoei aurre egiten laguntzea du helburu. Eskaera 11 establezimenduk aurkeztu dute eta bakoitzak 950 euro jasoko ditu. Larrabetzuko Udalak orotara 10.450 euroko dirulaguntza emango du.