Egun horretako ONCEren zozketaren kupoi saridunaren azken lau zenbakiekin bat datorren txartelaren jabeak 100 euro balio duen Errigorako otzara jasoko du saritzat; eta azken hiru zenbakiekin bat datozen txartelen jabeek, 50 euro balio duen Errigorako otzara bana. Guztira 10.000 txartel inprimatuko dira eta agortu arte banatuko dira. Sariak eskuratzeko azken eguna abenduaren 22a izango da.