Manifestaziora deitu du Larrabetzuko Ernaik

Aikor aldizkaria 2020ko aza. 19a, 09:08

Manifestazioa bihar, azaroak 20, egingo dute “azken asteetan hartutako neurriek dakarten kontrol soziala salatzeko eta arduradun politikoek egoera honen aurrean duten arduragabekeria salatzeko”. Izan ere, Ernai erakundeko gazteen ustez, politikariek, besteak beste,“ez dute osasun publikoan inbertsio sendorik egiten, AHT moduko proiektuetara denon dirua bideratzen dute eta jendez gainezka izaten diren autobusetan bidaltzen gaituzte eskolara eta lanera”. Manifestazioa 20:00etan aterako da Larrabetzuko plazatik.