BAKQ txartela bultzatzeko kanpaina Larrabetzun

a:medianalisis.org 2021ko urt. 7a, 11:14

BAKQ identifikazio elektronikoko bitartekoa da eta herritarrei aukera ematen die administrazioekin modu telematikoan segurtasun osoz harremanetan jartzeko. Larrabetzuko Udalak BAKQ txartela sustatzeko kanpaina ipini du abian, eta urtarrilaren 11tik aurrera herritarrek hura eskatu ahalko dute udaletxean. Bestalde, udal-aldizkarian informazioa argitaratu dute txartelaren ezaugarriak eta egin beharreko izapideak jakinarazteko.