Larrabetzuko memoria historikoari lotutako proiektu artistikoak garatzeko deialdia

a: Larrabetzuko Memoriaren Zentroa 2021ko urt. 28a, 13:41

EHUko Arte Ederren Fakultatearekin batera, Larrabetzuko Udalak “Larrabetzu Oroimena” deialdia egin du. Deialdiaren helburua da Larrabetzuko memoria historikoan oinarritutako proiektu artistikoak garatzea. Ekimena 2020/2021 ikasturtean EHUko Arte Ederren Fakultatean matrikulatutako ikasleei dago zuzenduta, eta azken bost urteetan (2015/16 ikasturtetik aurrera) ikasketak amaitu dituztenak ere aurkeztu ahalko dira; baita EHUn Arte Ederrak ikasitako larrabetzuarrak ere (edozein ikasturtekoak). Hautagaiak banaka edo taldeka aurkeztu ahalko dira.

Egitasmoaren abiapuntua izango dira 36ko gerra, gerra osteko diktadura eta gerraren giza dimentsioa, orduko gizon-emakumeen eta umeen egoerak eta bizipenak gaurkora ekartzeko eta haiei aitortza justua eta egiazkoa egiteko. Proiektuak Larrabetzun garatuko dira, Artearen ikuspuntutik herriaren testuinguruan sakontzeko. Horri lotuta, egileek beren ikuspegia eta herriaren nahiak uztartu beharko dituzte. Proiektuaren emaitza iraunkorra nahiz ez-iraunkorra izan daiteke, eta, artistei entzun ondoren, udalak zehaztuko du non kokatu.

Eskaerak otsailaren 5era arte aurkeztu ahalko dira EHUko Arte Ederren Fakultateko Unibertsitate Hedapenerako Dekanordetzan, paperean, edo hurrengo helbide elektroniko honetara bidalita: ecultural.bellasartes@eh. Hiru hautagai aukeratuko dira, banaka edo taldeka, aurreko ibilbidea eta lana kontuan hartuta, proiektu espezifiko bat gara dezaten. Larrabetzuko Udalari aurkeztu ondoren, haietako bat aukeratuko da herrian gauzatzeko. Proiektuak euskaraz egin beharko dira. Aurretiko aukeraketarako, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira: curriculum laburra eta kontaktu-informazioa, matrikularen gordekina edota titulua eta lan pertsonalari buruzko dokumentazio grafikoa pdf formatuan (gehienez 4 Mb).      

Informazio gehiago, hemen eta lotura honetan

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).