Pilota partidak Larrabetzuko frontoian

Aikor aldizkaria 2021ko ots. 23a, 11:40

Pilota partidak barikuan, otsailak 26, izango dira 22:15etik aurrera. Eskuzko Pilota Enpresen Ligaren baitan, Olaizola II eta Rezusta pilotariak Peña II eta Albisu pilotarien kontra lehiatuko dira; eta promozio-kategorian, Zabala eta Erostarbe pilotariak Salaberria eta O. Etxebarria pilotarien aurka. Partidak publikorik gabe jokatuko dira eta Euskal Telebistak emango ditu zuzenean.