Zehatz-mehatz, 4.500 euro zuzenduko dira beharrizan ekonomikoak dituzten familiengana; 1.500 euro, euskara-ikastaroetara; 19.000 euro, kirol-elkarteetara; 19.000 euro, kultura-elkarteetara; 19.000 euro, putzu septikoak garbitzera; 1.000 euro, termiten aurkako tratamenduetara; 500 euro, tximiniak garbitzera; eta 10.000 euro, 18 urtetik 35 urtera arteko gazteei etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzeko. Larrabetzuarrek hilabeteko epea dute eskaerak aurkezteko. Informazio gehiago: www.larrabetzu.eus.