Karabanetarako gune berria Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2021ko mar. 30a, 13:44

Aparkalekua Mirandako bihurgunean dago eta, udalak azaldu duenez, ez du zerikusirik asfaltoa nagusi den karabanetarako zerbitzuguneen ohiko prototipoarekin. “Aretxabalgane errekaren meandroak mugatzen duen lur-eremuak bere irudi paisajistikoa berreskuratu du; asfaltozko zoladura ezabatu da, eta, haren ordez, belarra haztea ahalbidetzen duen manta berdea jarri da, lurzoruaren egonkortzaile bat duena. Hain zuzen ere, lurzoru berde hori indartuta dago, aparkalekuetarako sarbidean autokarabanen maniobrak ahalbidetzeko”.

Guneak bost aparkaleku ditu, eta egoteko lekua, kanpinlariek zein herritarrek erabil dezaten. Laster aulkiak, mahaiak eta barbakoak ipiniko dira. Lanetan 249.055 euro ipini dira eta Eusko Jaurlaritzak 84.529 euroko dirulaguntza eman du.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).