Domeka eguerdian Eskuz Binakako Master Laboral Kutxa 2021 txapelketaren finala izango da Irungo Uranzu pilotalekuan, eta bertan Olatz Arrizabalagak (Larrabetzuko Olarreta pilota elkartea) hartuko du parte. Arrizabalaga arituko da Naroa Agirrerekin, Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi pilotarien aurka. Pandemia dela eta, finala ateak itxita jokatuko du, baina partida ETB1ek emango du 12:00etatik aurrera. Jaialdia hasteko, Irantzu Etxebeste eta Olatz Ruiz de Larramendi pilotariek Leire Garaik eta Oihana Orbegozok osatutako bikotearen kontra jokatuko dute hirugarren posturako lehian.