Larrabetzuko Udalak jakinarazi duenez, herriko auzo batzuetako sarreran kartela ipini da eta bertan adierazi dira auzoko baserrien kokapena eta izena. “Kartel horien bitartez gure baserrien izenak jakin ahal izango ditugu eta, era berean, horrek lagunduko dugu gure udalerriaren historia eta kultura hobeto ezagutzen zein ezagutarazten”. Kartelak egiteko, Labayru Fundazioak duela zortzi urte landutako udal-toponimiaren azterketa baliatu dute. Horrezaz gainera, hainbat herritarri galdetu diete, eta Euskaltzaindiari kontsulta egin.