COVID-19a dela eta, aurten bertan behera gelditu da “Oporrak bakean” egitasmoa. “Bakerik gabe ez dago oporrik, materialik gabe ez dago kirolik” lelopean, ekimen ordezkoa egingo dute eta kirol-materiala batuko da Saharara bidaltzeko. Bilketa maiatzaren 3tik 17ra bitartean izango da frontoian eta, besteak beste, hauek jasoko dira: txandalak, kirol-oinetakoak eta baloiak.