Repsol gidak Txorierriko jatetxe bi saritu ditu

Aikor aldizkaria 2021eko apirilaren 13a

a: hormaondo.business.site

Repsol gidak Eguzki sariak banatu zituen atzo Donostiako Maria Eugenia antzokian. Orotara 96 jatetxe saritu zituzten eta haien artean Larrabetzuko Horma Ondo jatetxea egon zen, Eguzki bat jaso zuena. Bestalde, Larrabetzuko Azurmendi jatetxeari ere Eguzki Jasangarri saria eman zioten.