“Aldaketa da aukera. Zaintza, lana, bizitza, herria!” lelopean, LAB sindikatuak mobilizaziora deitu du Maiatzaren Lehenera harira eta manifestazioak egingo dira Hegoaldean zein Iparraldean. Eskualdeko ordezkariek jakinarazi dutenez, manifestazioa izango da Urdulizen eta horretan parte hartzeko deia egin dute. Goizeko 10etan, auto-karabana aterako da Larrabetzuko Zubibarritik eta Urdulizeko ospitalera abiatuko da. Manifestazioa goizeko 12,30ean irtengo da ospitaletik eta Sopelako udal-plazan amaituko da.