Aktoreak eta aktibista feministak No solo duelen los golpes antzerki-bakarrizketa egingo du maiatzaren 15ean, 19:00etan, eskolako aterpean. Sarrerak bost euro balio du langileentzat, eta bi euro, gainerakoentzat. Izena eman behar da aldez aurretik, zutunikfeminista@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzita. Bestalde, Palencianok 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteentzako tailerra ere emango du. Tailerra hurrengo egunean, maiatzaren 16an, izango da frontoian eta izena ematea 649 004 866 telefono-zenbakira deituta egin behar da. Gerundio antzerki-tailerrean “bihotzetik sortzeko antzerki-ariketak” landuko dituzte.