Egunean Behin galdera-erantzunen euskarazko jokoa da. Hura zazpigarren aldiz antolatu da aurten, eta denboraldi amaieran tablet bat zozkatuko dute Larrabetzuko Darabilgu elkartearen parte-hartzaileen artean. Parte hartzeko urratsak hauek dira: jaitsi Egunean Behin aplikazioa, sartu “Taldeak” atalean, sakatu eskuin beheko “+” ikurra eta jo “Talde batean sartu” atalera giltza erabilita (A2BF4B). Informazio gehiagorako: darabilgu@darabilgu.eus.