Larrabetzuko Udalak aldaketa puntualak egingo ditu Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean (HAPO), eta horretarako, zenbait batzarretara deitu die herritarrei. Hurrengo bilera Legina Goikoa baserriaren inguruko eremuari buruzkoa izango da eta maiatzaren 18an egingo da Anguleri kultur etxean. Hitzordu bi egongo dira: bata 19:00etan, eta bestea 20:00etan. Aldez aurretik izena eman behar da. Informazio gehiagorako: www.hapo-larrabetzu.eus.