Oinherri egitasmoari buruzko hitzaldia Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2021eko maiatzaren 14a

Umeen hezkuntza eta aisialdia beste era batean antolatzea beharrezkotzat jotzen du Oinherri Herri Hezitzailea egitasmoak. Eñaut Aiartzaguena elkarteko kideak hitzaldia emango du maiatzaren 21ean, 18:00etan, Gure Etxean. Gainera, Dimesteneko lagunek Diman izandako esperientzia kontatuko dute. Leku mugatua izango da, eta izena ematea egiteko azken eguna, maiatzaren 19an: liburutegia@larrabetzu.eus eta 944 558 271 telefono-zenbakia.