Labore-lurrei buruzko ikastaroa Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2021ko mai. 18a, 11:19

Gurpide elkarteak, EHNE-Bizkaia sindikatuak eta udalak sustatuta, labore-lurrei buruzko ikastaroa antolatu da Larrabetzun, maiatzaren 22rako. Ikastaroa Anguleri kultur etxean izango da, 09:30etik 13:30era, eta bertan hauek moduko galderei emango diete erantzuna: Nolakoa da lantzen dudan lurra?, Zer behar du?, Landareak?... Ikastaro teorikoa eta praktikoa izango da eta 15 lagunentzako tokia egongo da. Izena emateko, 675 006 627 telefono-zenbakira deitu behar da, edo deabajo.a@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali.