Zirku tailerra eta hitzaldia Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2021ko mai. 19a, 10:34

Maiatzaren 28an, eta Zirkozaurreren eskutik, zirku tailerra izango da arratsaldean Larrabetzun. Tailerra eskolako umeentzat da eta ekintzak herriko frontoian zein eskolako patioan izango dira. Izena emateko, maiatzaren 21a baino lehen idatzi behar da gunebiziak@gmail.com helbide elektronikora. Bestalde, maiatzaren 27an, Nerea Mendizabal psikopedagogoak gakoak emango ditu eguneroko gatazkei aurre egiteko. Hitzaldia 17:00etan izango da Anguleri kultur etxean eta izena ematea txinpasmendi.guraso@gmail.com helbide elektronikora idatzita egin behar da.