Umeen eta gazteen transexualitateari buruzko hitzaldia Larrabetzun

a: www.naizen.eus 2021ko mai. 24a, 12:03

Naizen Euskal Herriko adingabe transexualen familien elkartea da, eta Bea Server bere bozeramailea. Server ekainaren 2an izango da Larrabetzun eta hitzaldia egingo du bere familiaren esperientziaren berri emateko. “Ez da nire gorputza, zure begirada da” hitzaldia 18:00etan izango da Gure Etxean. Edukiera mugatua izango da eta, hortaz, aldez aurretik izena eman beharko da 944 558 271 telefono zenbakira deituta edo liburutegia@larrabetzu.eus helbide elektronikora idatzita. Izena emateko epea maiatzaren 31n amaituko da.