Armagabetzearen aldeko Emakumeen Eguna

a: Idoia Andres 2021ko mai. 26a, 09:26

Astelehenean, maiatzak 24, Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen, eta Zutunik Larrabetzuko talde feministak elkarretaratzera deitu zuen. Elkartasuna adierazteaz gainera, salatu zuten Kolonbian, Saharan, Kurdistanen eta Palestinan giza eskubideak urratzen direla.